Uztaileko Uztarria aldizkaria webgunean irakurgai

Uztarria.eus 2013ko uzt. 12a, 20:58

Eduki osoa irakur daiteke PDF formatuan, hemen.

Paperezko edizioa aste hasieran bazkide eta harpidedunei etxez etxe banatu ondoren, 2013ko uztaileko Uztarria herri aldizkaria dagoeneko Uztarria.com-en ere irakurgai dago. Eduki osoa irakur daiteke webgunean PDF formatuan, hemen.

Uztarriaren 152. zenbakia den horretan 1970eko hamarkadan gurera euskara ikastera etortzen zirenak ekarri dituzte gogora, bereziki Nuarbera udan etortzen zirenak; Pedro Miguel Etxenike fisikariak ere hitz egin du Uztarriarentzat, Azpeitian euskaraz trebatzen izan zuen esperientziaz.

Gai nagusi horrekin batera, herriko elikagaien bankuaren gainean egindako erreportajea, Patxi Olaizola zerbitzariari egindako elkarrizketa eta Aitor Zulaikak 'futbolaz bestelakoez' kontatutakoak irakur daitezke. Klik! argazki-erreportajean bikiak dira protagonista, eta Azpeitian bizi den Amabel Melian kanariarra Hementxe bertan ataleko elkarrizketatxoan.

Iritzi-egileen atalean, hil honetan Hodei Mendinueta, Nagore Illarramendi, Txetxu Urbieta, Aitor Gorrotxategi, Amagoia Aizpuru, Miren Alcedo, Eñaut Frantzesena, Ane Bastida, Aiora Olaizola, Ihintza Elustondo, Amets Cañizares eta Miel Anjel Elustondoren ekarpenak irakur daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide