Ahari-jokoa plazan

Uztarria.eus 2013ko uzt. 15a, 12:57

Atzo, igandea, Azpeitia Dantzan ekimeneko hirugarren emanaldia izan zen plazan. Organik taldeko Eneko Balerdi eta Pilar Andres dantzariek ahari-jokoan inspiratutako 20 minutuko lana eskaini zuten, 19:30ean hasita, eta jende ugari izan zen emanaldia ikusten. Zapatuan, berriz, Sanhatsa Dantza Taldeak 'Sahatsa tradiziozko dantza eta doinuetan' ikuskizuna eskaini zuen Soreasu antzokian. Hemen 'Ahariak' ikuskizuneko argazki batzuk:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide