Zortzi urte bete dira jada Azpeitiko Gaztetxearen ateak ireki genituenetik. Zortzi urte pasatu dira, asanblearismoan, autogestioaren bidez eraikin hutsari bizia ematen hasi ginenetik. Azpeitian erreferentzialtasun bat lortu dugulakoan gaude, eta Gaztetxea izatea herriarentzat zein herritarrentzat onuragarria izan dela esatean ez daukagu dudarik. Hainbat belaunaldi pasatu dira bertatik, baita hainbat koadrila ere. Gaztetxe anitza izaten saiatu gara, saiatzen ari gara eta saiatuko gara.
Aurten, adibidez, hainbat ekimen antolatu ditugu. Zine gaua; sorginkeria eta alkimiaren ikastaroa; gabonetako ekimenak; Gaztetxeko hainbat produktu ere atera ditugu (jertseak, egutegiak, ostiraletik aurrera kamixetak izango dira salgai...). Ezin ahaztu boulder txapelketa, Gazte Astea eta Garagardo Azoka. Hori guztia ospatzeko, uztailaren 20an festa eguna izango dugu. Aurten, giroa pil-pilean jarri eta Gaztetxea politago jartzeko, murala marrazteari ekin diogu eta aste osoa daukagu pintazeko. Herritar oro dago gonbidatuta berau marraztera. Arratsaldero 17:00etan bilduko gara berau pintatzeko.
Horrez gain, baltsa jaitsieran parte hartu nahi duenak jakin dezala Gaztetxean hainbat bidoi gordeta dauzkagula iaztik. Beraz, materiala badago, baita lanean aritzeko tokia ere. Beraz, aste guztian zehar murala pintatzeko eta baltsa egiteko aukera izango du gerturatzen denak. Guztiok gonbidatuta zaudete.
Hona Urteurreneko egitaraua:
Uztailak 15, astelehena
- 17:00: Mural pintaketaren hasiera gaztetxe kanpoan. Astean zehar, murala pintatzeko eta baltsak egiteko aukera izango da Gaztetxean.
Uztailak 20, zapatua
- 11:00: Baltsen erakusketa eta hamaiketakoa plazan
- 12:00: Baltsak uretara!
- 14:30: Bazkaria Gaztetxean. Egun osoko txartelak; Txarrantxa, Korrale eta Orkatzen salgai.
- Aurrez: ikasleek 8 euro eta landunek 12 euro
- Egunean bertan: ikasleek 10 euro eta landunek 15 euro
- 17:00etan:Kalejira eta ur jolasak
- Ondoren: Pintxo jana Gaztetxean
- 22:30 kontzertuak: Ritmo Callejero (rumba) eta Ezten Giro (erromeria)
- 300 sarrera izango dira gehienez, beraz, azkar erosi!
Bazkaltzera joan ez direnek 3 euroko sarrera hartu beharko dute pintxo janerako eta kontzertuetarako.
Ibaia errespeta dezagun!
Ibaiari dagokionean, iazkorik ez gertatzea espero dugula adierazi nahi dugu. Iazko gertaera lotsagarria bezain tamalgarria izan zen, eta oso haserre gaude horregatik. Gai kutsakorren isurketa izan zen iaz, eta horrez erruz Baltsa Jaitsieraren bidea aldatu behar izan genuen. Baina ez da hori arazo nagusia. Lotsagarria da ibaiarekiko zenbait pertsonek daukaten jarrera. Naturari hainbeste hartzen diogunez, gutxieneko errespetu bat beharrezkoa dela garbi daukagu.
Zenbait jende konturatuko zen azkeneko hilabeteetan Enparan Dorretxearen alboan, ibaia nazkagarria egon dela. Olioa atera da alboko errekatik, eta bertan pilatzen zen egunetan. Azkenaldian garbi dago, baina hori egiten aritu denari esan nahi diogu gelditzeko, eta denona den ibaiari errespetu minimo bat izateko. Horrelako gertaeren aurrean, arduradun politikoei neurriak hartzeko dei ere egin nahi diegu; horrelakorik ez baitago onartzerik.
Baltsa jaitsierari dagokionean, parte hartzera animatu nahi ditugu herritar guztiak. Hasi ez zaretenoi, astebete falta zaizue, beraz, animatu. Oraindik garaiz zabiltzate. Zikindu dutenei neurriak eskatu dizkiegu, baina geuk ezin dugu akats berean erori. Ibaia errespetatzeko eskatu nahi diegu guztie. Ibaia, hasi ginenean bezain garbi edo garbiago utzi behar dugu. Hala ere, iaz bezala, Gaztexeko talde bat ere ari da baltsa prestatzen, eta atzetik joango da, uretan gera litezkeen traste edo zikinkeriak jasotzeko.
Besterik gabe, Gaztetxearen urteurrena ospakizun handia denez herritar guztiontzat, bertan parte hartzera animatzen zaituztegu guztiok! Zahar eta gazte!