Egurra ta kitto taldearen bost disko zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko uzt. 16a, 14:36

Zozketan parte hartzeko 'Egurra ta kitto taldearen zenbatgarren diskoa da Zuentzat?' galderari erantzun behar zaio ostirala, hilak 19, 11:00ak baino lehen, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita.

Egurra ta kitto taldearen bost disko zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Hamar abestik osatzen dute Zuentzat diskoa.

Egurra ta kitto taldearen diskoa eskuratu nahi duenak honako galderari erantzun beharko dio: Taldearen zenbatgarren diskoa da Zuentzat?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostirala, hilak 19, 11:00etan bukatuko da zozketan parte hartzeko epea. 

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Diskoak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Diskoak salgai

Egurra ta kittoren diskoa salgai ere jarri dute. Orkatz Kultur Elkartean eta Txarrantxa tabernan erosi daiteke, bost euroren trukean.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide