Baigerak bost eguneko bidaia prestatu du irailerako

Uztarria.eus 2013ko uzt. 16a, 18:51

Hilaren 16tik 20ra, Valentziara joango dira azpeitiar erretiratuak, eta Cuenca eta Teruel ere bisitatuko dituzte. Izena emateko epea zabalik dute elkartean.

Bost eguneko irteera prestatzen ari da Baigera erretiratuen elkartea, irailerako. Hain zuzen ere, irailaren 16tik 20ra egingo dute bidaia eta Valentzia aldera joko dute Azpeitiko jubilatuek. Bidean, Cuenca eta Teruel ere bisitatuko dituzte.

Bidaia horretan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena Baigeraren bulegoetan, astegunetan, 10:30etik 12:30era. Irteeraren prezioa 330 euro dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide