Urola ibaia igerileku

Uztarria.eus 2013ko uzt. 16a, 19:54

Hondartza ala igerilekua? Uda sasoian sarri gertatzen zaie askori aukeratu beharra. Eta, ibaia? Azpeitian, herri kaskoari eta Urolari dagokionez, ibaiarena ez da aukerarik ohikoena, ez behintzat aspaldi-aspaldiko urteetan. Argazkiotako gazteek, ordea, freskatua Urolako uretan hartzea erabaki dute gaur, asteartea. Urrutira joan gabe, estaziorako zubiaren ondoan, topatu dute igerileku partikularra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide