Corrugadoseko fundizioko langile ia guztiak kaleratu dituzte

Urola Kostako Hitza 2013ko uzt. 17a, 12:08

Corrugados fundizioko mantenuko langileak ez beste guztiak kaleratu dituzte.

Irailera arte itxoin gabe uztail bukaerarako langile guztiak kalean izango direla uste dute haien ordezkariek. 

Corrugados Azpeitiako fundizioa edo galdategia itxi dute, dagoeneko mantenuaz arduratzen ez diren gainontzeko langile guztiak kaleratu egin dituzte. Herenegun Gallardo Taldeak ia 40 langile kaleratu zituen, eta mantenuaz arduratzen diren zortzi langile besterik ez dira gelditzen Azpeitiko altzairutegiko fundizioan. Enpresa Batzordeko kideek Urola Kostako Hitza-ri azaldu diotenez, "orain, aste honetan bertan, laminaziokoak kaleratzeko txanda etorriko da".

Ekainaren erdialdetik gaur arte 130 langile baino gehiago kaleratu dituzte Azpeitiko altzairu lantegitik. Corrugados Azpeitiako langileen ordezkari sindikalek, ekainaren 19tik 21era
bitartean Corrugadosetik 88 langile kaleratu zituztela salatu zuten.

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide