Bihar, osteguna, izango da Urdaibaiko irteeran izena ematekoa azken eguna

Uztarria.eus 2013ko uzt. 17a, 12:51

Lagun Onak MB-koek utzailaren 21rako, igandea, antolatu dute gaztetxoentzako ibilaldia. 09:00etan abiatuko dira Azpeitiko plazatik, eta 17:00etan hartuko dute Urdaibain itzulerako autobusa. 

Lagun Onak Mendi Bazkunak gaztetxoentzat Urdaibaira irteera antolatu du uztailaren 21erako, igandea. Bihar, osteguna, izango da izena emateko azken eguna. Izena mendizaleen tabernan edo Lagun Onak MB-ren webgunean eman daiteke. Bazkide direnek 4 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 6 euro. Piraguan ibiltzeko 8 euro gehiago ordaindu beharko dituzte, bai helduek eta baita gaztetxoek ere. 

Gaztetxoak 09:00etan abiatuko dira Azpeitiko plazatik. Autobusez Urdaibaira joango dira, eta bertan San Pedro Atxarreko baselizara egingo dute ibilaldia. Bazkaldu ondoren, 14:00ak edo 15:00ak inguruan, piraguatan ordubeteko saioa egiteko aukera izango dute. Azpeitira itzultzeko autobusa 17:00etan hartuko dute.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide