Iraurgi Berritzen jaio da

Uztarria.eus 2013ko uzt. 17a, 20:24

Iraurgi Lantzen, Ezagutza Gunea eta Loiola Berrikuntza Fundazioa elkartu eta bailarako garapen agentzia bateratu berria sortu dute: Iraurgi Berritzen. Gaur, asteazkena, aurkeztu dute marka berria Azkoitian, Loiola Berrikuntzaren egoitzan egin dituzten Kudeaketa Topaketetan. Bailararen garapen sozioekonomikoaren sustapenean egon zitezkeen bikoiztasunak saihesteko, eta egoera sozioekonomikoari modu bateratuan aurre egiteko helburuarekin gauzatu dute bat egitea eta Iraurgi Berritzen-en sorrera, krisi ekonomikoaren eragina ahaztu gabe.

Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko diputatuak; Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak; Pello Bastarrika Azkoitiko alkateak; Begoña Beobide Loiola Berrikuntzako zuzendariak; Jesus Agirre Iraurgi Lantzeneko zuzendariak; eta Ezagutza Gunea-ko Itziar Abarisketak hartu dute parte Iraurgi Berritzen-en aurkezpen ekitaldian.

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen: http://urolakosta.hitza.info/2013/07/17/bailarako-garapen-agentziak-batu-eta-iraurgi-berritzen-marka-sortu-dute/

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide