Bailarako garapen agentziak batu, eta Iraurgi Berritzen marka sortu dute

Urola Kostako Hitza 2013ko uzt. 18a, 12:21

Hiru izan dira azken urteetan garapen ekonomikoaren alorrean bailaran lan egiten duten erakundeak: Iraurgi Lantzen, handik sortutako Ezagutzea Gunea eta Loiola Berrikuntza Fundazioa. Egoerak sor zitzakeen bikoiztasunak saihesteko, eta egoera sozioekonomikoari modu bateratuan aurre egiteko, bailarako garapen agentziak fusionatu egin dira, eta Iraurgi Berritzen garapen agentzia sortu dute.

Gaur aurkeztu dute marka berria Begoña Beobide Loiola Berrikuntzako zuzendariak, Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko diputatuak, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak, Pello Bastarrika Azkoitiko alkateak, eta Jesus Agirre Iraurgi Lantzeneko zuzendariak, orain arte Loiola Berrikuntza Fundazioarena izan den egoitzan.

Etxeberriak adierazi duenez, krisi ekonomikoa izan da erakundeak bat egitera eraman duen arrazoietako bat. Izan ere, esan du egungo egoeraren ondorioz udalek eta herritarrek gero eta zailtasun eta behar gehiago dituztela aurre egiteko. "Zailtasun ekonomikoak errepikatzen joango dira". Hain zuzen, gogorarazi du Loiola Berrikuntza Espainiako Gobernuaren diru laguntza jaso gabe geratu zela iaz, eta horren ondotik epaitegietara jo zutela. Hala, fundazioak aurre egin ahal izateko, 100.000 euroko laguntza jaso du Aldundiaren eskutik. Hain zuzen, marka aurkeztearekin batera, hitzarmena sinatu dute gaur udaletako eta Aldundiko ordezkariek.

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide