Azokarik ez da izango San Inazio astean

Uztarria.eus 2013ko uzt. 18a, 19:30

San Inazio bezpera, uztailaren 30a, asteartea da aurten. Egun bat aurreratu eta astelehenean egitearen aukera ere baztertu egin dute, ordea, ordurako festetarako prestatuta egongo baita plaza Nagusia.

San Inazio astean ez da ohiko azokarik egingo herrian. Asteartero egin ohi da azoka baina, aurten, San Inazio bezpera, uztailaren 30a eta festen hasiera, asteartea izango da.

Horrelakoetan, astearteak jai egunekin bat egiten duenetan, ohikoena azoka egun bat aurreratu eta astelehenean egitea izan ohi da. Oraingoan, ordea, aukera hori ere baztertu egin du Udalak, uztailaren 29rako azokaren gunea den plaza Nagusia festetarako prestatuta egongo delako. Dena den, nekazariek postua ohiko postuak jarriko dituzte Berdura plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide