Azpeitian zenbat euskara erabiltzen dugu kutxazainetan?

Uztarria.eus 2013ko uzt. 18a, 14:21

Goiko hamabi herriak dira euskaraz eragiketa gehien egiten direnak. Behekoak, berriz, euskaraz gutxien egiten direnak.

Laboral Kutxak bere bezeroek kutxazain automatikoetan eragiketak zein hizkuntzatan egiten dituzten neurtu du. Azpeitia eragiketak euskaraz gehien egiten diren herrien sailkapeneko zortzigarren postuan dago.

Laboral Kutxak bere bezeroek kutxazain automatikoetan eragiketak zein hizkuntzatan egiten dituzten neurtu du. Euskarazko erabilera maila handiena eta txikiena duten datuak kaleratu ditu. Azpeitia eragiketak euskaraz gehien egiten dituzten herrien artean zortzigarrena da, Antzuola, Usurbil, Etxarri-Aranatz, Oiartzun, Lesaka, Zumaia eta Leitzaren atzetik.

Azpeitian, hilabetean, 6.999 eragiketa egin dira Laboral Kutxaren kutxazainetan, eta horietatik 2.588 euskaraz, eta 4.071 gazteleraz egin dituzte. Euskaraz egindakoak eragiketa kopuruaren %36,98 dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide