Bi lan orientatzaile kontratatzeko deialdia egin du Iraurgi Berritzenek

Uztarria.eus 2013ko uzt. 18a, 14:44

Lan orientazio zerbitzuan eta enplegu zentroan enplegu eskatzaileei harrera egiteko dira bi postuak. Hainbat baldintza bete behar dira izena emateko, eta datorren astean egin behar da iskripzioa, Lanbiden.

Lan orientatzaileak kontratatzeko deialdia kaleratu berri du Iraurgi Berritzenek. Bi lanpostu izango dira eta kontratatutako pertsonak irailetik aurrera hasiko dira lanean. Lan orientazio zerbitzuan eta enplegu zentroan enplegu eskatzaileei harrera egiteko dira bi postuak.

Bete beharreko ezinbesteko baldintzak ondorengoak dira: humanitate arloarekin lotutako goi-maila edo erdi-mailako unibetsitateko ikasketak bukatuta izatea, lan-orientatzaile bezala, gutxienez, urtebeteko esperientzia izatea eta ofimatikaren, Interneten eta lan-merkatuaren ezagutza izatea. Interesa dutenek datorren astean eman beharko dute izena, Lanbiden. Hemen, erreferentzia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide