Prestaketak, azken txanpan

Uztarria.eus 2013ko uzt. 18a, 20:13

Gaztetxearen zortzigarren urteurrenerako prestaketa lanak azken txanpan dira. Egunotan koadrila ugari ari da baltsa egiten gaztetxean, eta kanpoko muralaren margoketa lana ere aurrera doa. Egun guztiko egitaraua prestatu dute zapaturako, eta goizean baltsen erakusketa eta hamaiketakoarekin emango diote hasiera egunari.

Hemen egitaraua, osorik:

11:00etan baltsen erakusketa eta hamaiketakoa, plazan.

12:00etan baltsak uretara!

14:30ean bazkaria gaztetxean. Txartelak salgai daude Txarrantxan, Korralen eta Orkatzen.

17:00etan kalejira eta ur-jolasak.

Ondoren, pintxo-jana gaztetxean.

22:30ean kontzertuak: Ritmo Callejero (rumba) eta Ezten Giro (erromeria).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide