Hilaren 27an, zapatua, izango da aurtengo Herrira Eguna. Arratsaldean hasita, hainbat ekimen izango da herrian, eta 21:00etan herri afaria egingo dute Berdura plazan. Dagoeneko salgai daude sarrerak Orkatz Kultur Elkartean, Txarrantxan eta Jim Clarcken. Langabetu eta ikasleek 12 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 15 euro.