Egurra ta kitto taldearen bost disko zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko uzt. 19a, 12:38

Zuentzat diskoa taldearen zenbatgarrena den erantzun behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Erantzun zuzena hirugarrena da, eta zozketako irabazleak Mikel Maiz, Rosa Etxeberria, Irene Valverde, Garazi Agirre eta Jesus Mari Bereziartua dira. 

Egurra ta kitto taldearen bost disko zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Hamar abestik osatzen dute Zuentzat diskoa. 

Uztailaren 16an jarri zuen abian Uztarriak zozketan parte hartzeko aukera. Zuentzat diskoa taldearen zenbatgarrena den erantzun behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna hirugarrena da, eta zozketako irabazleak Mikel Maiz, Rosa Etxeberria, Irene Valverde, Garazi Agirre eta Jesus Mari Bereziartua dira. 

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da saria nola eskuratu behar duten adierazteko.

Diskoak salgai

Egurra ta kittoren diskoa salgai ere jarri dute. Orkatz Kultur Elkartean eta Txarrantxa tabernan erosi daiteke, bost euroren trukean.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide