Azpeitia dantzanen azken bi saioak 'Lainopetik' eta '4 kontinentetako dantzak'

Bihar (zapatua), Itsasi Euskal Kultur Taldeak eskainiko du dantzaldia, Soreasu Antzokian. Igandean, Sebastopol eta Dilshad dantza taldeek Sanagustin kulturgunean, eta honekin amaiera emango zaio 2013ko Azpeitia dantzani.

"Lainopetik ikuskizun honekin, 1998 urtean Itsasi taldeak plazaratutako Sasirik sasi dantza emanaldiari keinu egin nahi genioke, emanaldi horretarako bereziki prestatutako AMARAUNA koreografia plazaratuz. Honez gain, azken urteetan lege dugun ildotik, zenbait dantza tradizional eta koreografia berriak ikusteko aukera izango da ikuskizun honetan".

Soreasu Antzokian izango da emanaldia, 22:00etan. 

Igandean, amaiera

Labetik atera berri dagoen 16 koreografiaz osatutako dantza ikuskizuna eskainiko dute Sebastopol eta Dilshad dantza taldeek, maiatzetik hari baitira prestaketa lanetan. '4 kontinentetako lanak' izenburua du. Horietatik 11 Sebastopol taldeak egingo ditu, eta gainontzeko 5tak Sebastopolek gonbidatu dituen Dilshad taldeak dantzatuko ditu. 19:30ean hasiko da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

---

Itsasi Euskal Kultur Taldea. Sorrera: 1977. / Itsasi Euskal Herriko dantza talde bat da, eta bere helburua euskal kultura landu eta zabaltzea da. Orain dela 23 urtetik ari da lan horretan, euskal dantzak mundu osora zabaldu nahian. Dantza eta musika eskola ditu, ttuntturroak, danborradako taldea... / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide