Uztailaren 27an, zapatua, Mundoaundiko aztarnategia ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Egun horretan aztarnategira joan nahi dutenek Kukuherri aterpetxeko aparkamendura agertu beharko dute 11:00etan.
Uztailaren 15ean, astelehena, hasi ziren indusketa lanekin Azkoitia eta Azpeitia arteko Burdin Aroko aztarnategian, eta abuztuaren 3ra arte jardugo dute lanean. Arrastoen bila jardungo duten zortzigarren urtean, Euskal Herriko eta Espainiako hogei arkeologo boluntario arituko dira bertan lanean. Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzenduta, Iraurgi Berritzen garapen agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azkoitiko eta Azpeitiko udalen finantziazioari esker egingo dituzte lanak.