Azpeitiko desenkajonamentua 'Encierro' pelikulan

Erabiltzailearen aurpegia Enekoitz Esnaola

Iruñeko entzierroari buruzko 'Encierro' filma ikusi dut gaur gauean Donostian, hiru dimentsiotan. Iruñean, Madrilen (entzierroko lasterkalari baten etxean), Lizarran (Reta ganadutegian), Constantinan (Sevilla; Dolores Aguirre ganadutegian) eta Azpeitian dago grabatuta. Azpeitiko kasuan zezen-plaza agertzen da, desenkajonamentua ari dela; zezen bat azaltzen da kamioitik ateratzen eta beste batekin burukoa jotzen, ez dira harmailak-eta ageri, baina bukaeran letratan agertzen da Azpeitian ere grabatu zutela pelikula. 'Encierro'-n Azpeitiko Joxe Ramon Larrañaga argazkilaria –Miguel Reta unaia agurtzen– edota entzierro lasterkalari batzuk ere ageri dira. Bideoa: trailerra.

.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide