Odola emateko aukera izango da gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2013ko uzt. 22a, 12:19

Odola ematea nahi dutenek anbulatoriora joan beharko dute, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Hurrengo odol-ematea abuztuaren 28an, asteazkena, izango da.

Gaur, astelehena, Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, odola emateko aukera egongo da anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Hileko azken asteazkenetan izaten da odol-ematea, baina asteazken honetan Santio bezpera dela-eta, astelehenera aurreratu dute. Hurrengo hilabeteko odol ematea abuztuaren 28an, asteazkena, izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide