Azoka Herritik ekimeneko kideak elkarrizketa digitalean izango dira, gaur

Uztarria.eus 2013ko uzt. 26a, 12:24

Olatz Izagirre eta Luis Alberdi izango dira Uztarriaren egoitzan, 18:00etan hasita. Irailaren 20an, 21ean eta 22an azoka berezia egingo da Azpeitian, eta proiektuaren abiapuntuez eta irailerako antolatu dutenaz hitz egingo dute elkarrizketa online-an. Bidali ordurako zure galderak hona

Gaur, ostirala, Azoka Herritik taldeko kide Olatz Izagirre eta Luis Alberdi Uztarriaren egoitzan izango dira elkarrizketa digitalean, 18:00etatik aurrera.

Irailaren 20an, 21ean eta 22an azoka berezia egingo da Azpeitian. "Herritarrok eta herritarrontzako antolatutakoa" izan nahi du Azoka Herritik ekimenak, eta Azpeitiko ekonomia sustatzen laguntzeko bide bat. Herriko hainbat erakunde, talde eta eragile daude tartean. Horiek ordezkatuz, proiektuaren abiapuntuez eta irailerako antolatu nahi dutenaz hitz egiteko izango dira Izagirre eta Alberdi ostiralean Uztarriaren egoitzan. Bidali ordurako zure galderak hona.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide