Erdikaleko lokal hutsak argazkiekin apaintzen hasi dira

Uztarria.eus 2013ko uzt. 22a, 20:02

Alde Zaharra biziberritzeko ekimenen barruan beste bat abian jarri du Udalak. Oraingo honetan, Erdikalean hutsik eta "utzita" dauden hainbat merkataritza lokaletako erakusleihoak garbitu eta txukundu, eta haietan argazki zaharrak jarriko dituzte. Hain zuzen ere, lehendabizikoak (argazkietan) jarri dituzte. Sokamuturraren aspaldiko bi argazki dira, Jose Miguel Arrutik utzitakoa bata, eta Otamendi sendiarena bestea. Argazkiak utzi eta aukeratzen lagundu dietenei esker ona adierazi diete udal ordezkariek, "bereziki Azpeitiko Argazki Elkarteari. Aurrerantzean ere, Alde Zaharreko merkatal gunea suspertzeko era honetako saiakera eta ekimenek jarraipen bat izango dutelakoan gaude".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide