Saninazioetan gauez autobus zerbitzuak izango dira Azkoitira, Zestoara, Zumaiara eta Zarautzera

Uztarria.eus 2013ko uzt. 23a, 12:14

Hainbat joan-etorri egingo dute autobusek hilaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean. Autobus guztiak anbulatorio aurretik abiatuko dira. Bestalde, Julian Elorzako geltokietan ez da autobusik izango, eta Enparan Gainen geldituko dira.

Saninazioetan autobus zerbitzu berezia egongo da Azpeititik Azkoitira, Zumaiara eta Zarautzera. EuskoTrenek antolatuta, uztailaren 30etik abuztuaren 1era bitartean, gauero autobus zerbitzuak izango dira. Indarrean dagoen gaueko prezioa izango dute zerbitzuok.

Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean Azpeitiko anbulatorio aurretik Azkoitira, 12:30ean, 02:00etan, 03:00etan, 4:30ean eta 06:00etan irtengo dute autobusek.

Azpeititik Zestoara, Zumaiara eta Zarautzera doan linea, berriz, 0:45ean, 3:15ean, 4:45ean eta 6:15ean abiatuko da Azpeititik uztailaren 30ean. Hilaren 31n eta abuztuaren 1ean, ordea, autobus zerbitzu bat gutxiago egongo da, eta horrenbestez ez da 6:15ekoa egongo.

Autobus guztiak anbulatorio aurretik abiatuko dira, eta Azkoitian Julio Urkijo kaleko geltokian egingo dute geldialdia. Zarautzen San Pelaion egingo du geldiunea. Azpeitian Julian Elortza etorbideko autobus geltokietan ez da autobusik izango. Han gelditu ordez, Enparan Gainen egingo dute geldialdia, abuztuaren 3a bitartean. 

Andramarietan ere zerbitzuak

Azkoitiko Andramari jaiak direla-eta, abuztuaren 14an, 16an eta 18an gaueko autobus zerbitzuak egongo dira Azkoitia-Azpeitia eta Azkoitia-Zarautz artean.

Azkoitiko liburutegi paretik Azpeitira, 1:00etan, 2:00etan, 2:45ean, 4:00etan, 4:45ean eta 6:00etan irtengo dute autobusek hiru egunetan, eta Azpeitiko anbulatorioan egingo dute geldialdia.

Azkoitiatik Zestoara, Zumaiara eta Zarautzera linea, berriz, 2:45ean eta 4:45ean egongo da, eta Azkoitiko liburutegi paretik hasi eta Zarauzko San Pelaio geltokia arteko geldialdi guztiak egingo ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide