Lau final jokoan Frontoi Txikian, Cesar Valverderen oroimenezkoan

Uztarria.eus 2013ko uzt. 24a, 14:00

Santio goizeko 10:30ean hasiko da Ilunpe Elkartearen udaberriko XXIX. Txapelketaren azken jardunaldia.

Sagardoa, gazta edota ganadua bezala, pilota ere Santio egunaren ezinbesteko osagaia da Azpeitian. Bihar, 10:30ean hasita, Ilunpe Pilota Elkartearen udaberriko XXIX. Txapelketaren (Cesar Valverderen oroimenezkoa) finalak jokatuko dira Frontoi Txikian.

Aurten lau txapel jarriko dituzte jokoan. Benjamin aurrekoetan, buruz buruko final bakarrean, Arellanok eta Errastik neurtuko dituzte indarrak. Benjaminetan, Egigurenek eta Elizegik Alonso eta Zigaran izango dituzte aurrean. Alebinetan, Unanue eta Segurola Alberdi eta Aranbarriren kontra ariko dira. Eta, infantiletan, Egigurenek eta Arangurenek Iriarteren eta Expositoren aurka jokatuko dute.

Azken finala bukatu bezain laster, sari banaketa ekitaldiarekin bukatuko da Santio eguneko gaztetxoen pilota festa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide