Santioetako egitaraua osorik

Uztarria.eus 2013ko uzt. 24a, 11:04

Uztailak 24, Santio bezpera:

21:15ean Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertua.

Uztailak 25, Baserritarren Eguna:

09:00etan herriko musika bandaren eta Izarraitz txistulari taldearen goiz eresia.

10:30ean XXIX. Cesar Valverde Pilota Txapelketa, Frontoi Txikian. 2013ko Boluntarioaren Saria emango diote Jesus Ruiz de Argandoña Keuttin-i.

11:00etan eskualde mailako ganadu erakusketa.

XV. Gazta Lehiaketa.

11:45ean Nafarroako bandera Olazko Andre Mariaren plazatxotik plazara eramango dute, udaletxeko balkoian jartzeko. Gero, plazan, ikurrinaren dantza egingo dute, Azpeitiarron Nafar Zuzterrak taldeak antolatuta.

12:00etan XLI. Sagardo Lehiaketa, plazan. Aldi berean, Beñat Lizaso, Julio Soto eta Sebastian Lizaso ariko dira kantuan, eta Laja, Mikel eta Ezenarro trikitilariek eta dultzaineroek girotuko dute plaza.

16:00etan haurrentzako parkea, plazan.

18:00etan kantu-poteoa San Martin egoitzatik abiatuta.

18:30ean Errekortari Txapelketa, zezen-plazan.

19:30etik 22:30era Jainekin txarangaren kalejira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide