Joel Rodriguezek eraman du errekortarien txapela

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2013ko uzt. 25a, 23:00

Joel Rodriguez txapelarekin, Azpeitiko zezen-plazan. (Nerea Uranga)

Zezen Beltz saria Jonatan Estebanes El Peta-k lortu du. 3.200 lagun izan dira zezen-plazan Errekortarien Txapelketaren VII. edizioa - Zezen Beltz sariaren III. edizioa ikusten. Urola Kostako Hitza-k Errekortari Txapelketaren eta Zezen Beltz Sariaren argazki bilduma egin du.

Errekortarien Txapelketaren VII. edizioak badu irabazlea: Joel Rodriguez. 2008an ere irabazi zuen Azpeitiko saioa, eta duela bi urte Ruben Fernandez Cuatio eta biak berdinduta geratu ziren.

Arratsaldean jokatu da saioa, Azpeitiko zezen-plazan, eta aurten ere ikusle asko bildu da bertara: 3.200 lagun.

Finalerako sailkatze proban Jonatan Estebanes El Peta nagusitu da, eta hark ereman du Zezen Beltz III. saria. Hala, azken saio erabakigarrira pasatu da, Azpeitiko errekortarien saioetako txapeldunekin lehiatzeko: Rodriguez (2008, 2011), David Ramirez Peque (2009), Cuatio (2011) eta Oscar Moralesekin (2012), alegia –duela hiru urte ez zen irabazlerik izendatu, ezbehar bategatik–.

Rodriguezek eraman du txapela, baita 3.007 euroko txekea ere.

Aurten Errekortarien Txapelketa Azpeitian baino ez da jokatu. Ekitaldia Zezen Beltzek, Azpeitiko Udalak eta Taurovision enpresak antolatu dute. ETB1en lehiaketa abuztuaren 1ean izango da ikusgai –datorren ostegunean–.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide