Maider Korta: "Mendi lasterketak asfaltoko probak baino entretenigarriagoak dira"

Urola Kostako Hitza 2013ko uzt. 26a, 12:03

Maider Korta (Azpeitia, 1983) azkenaldian mendi lasterketetan emaitza politak ari da lortzen. Ekainean Eibarren Galdaramiño mendi lasterketa irabazi zuen, ondoren Soraluzeko proba batean hirugarren egin zuen, eta igandean Zumaiako Flysch Traileko ibilbide motzeko (16 kilometro) emakumezkoen txapela lortu zuen. "Ni lasterkari herrikoia naiz, eta gozatzeko asmotan hartzen dut parte probatan", dio lortutakoari garrantzia kendu nahian.

Mendi lasterketetan emaitza onak lortzen ari zara. Gustura al zaude?

Gustura nago, bai. Beti egiten du ilusioa ondo egiteak.

Zumaiako Flysch Traileko lasterketa motzean emakumeetan aurrena bukatu zenuen bidea, eta sailkapen orokorrean 20. postua eskuratu.

Bai, ondo egin nuen. Sasoiko sentitu nintzen. Beroarekin ez naiz batere ondo ibiltzen, eta beldurrez abiatu nintzen. Baina geroondo sentitu, eta oso gustura bukatu nuen, indartsu.

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide