Uztarria Komunikazio Taldeak bihar, asteartea eta San Inazio bezpera, banatuko ditu 2013ko Pourra-ren sariak. Ekitaldia saninazioetarako jarri duen tonbolan izango da, Erdikalean, 20:00etan hasita. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.
Uztarriak Frantziako Tourraren bueltan antolatutako porra Xabier Azpillagak irabazi du aurten, Kinttela taldearekin. Pourra'2013k 156 parte-hartzaile izan ditu.
Hau da 2013ko Pourran saritutakoen zerrenda, bakoitzari dagokion sariarekin:
- 1.goak: 936 euro, Kinttela, Xabier Azpillaga.
- 2.goak: 624 euro, Zierka, Jon Iparragirre.
- 3.goak: 312 euro, Eutsi Abraham, Iñaki Arzamendi.
- 4.goak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria, Panadero, Josu Lazkano.
- 10.goak: Odriozola Ardoaken oparia, Maioz, Jon Etxeberria.
- 13.goak: Erreka Bike-n oparia, Hirukotie, Joseba Exposito.
- 22.goak: Ziklos Beniren oparia, Kafe Eskozesa, Andoni Korta.
- 37.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Artista, Aitor Aramendi.
- 49.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak, Petxarroman, Zigor Igartua.
- 57.goak: Azpeitiko Udalaren saria, Ezkurru, Lierni Artola.
- 69.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua, Tete de la Pour, Xabier Balentziaga.
- 99.goak: Odriozola Ardoaken oparia, Dormilon, Jon Goenaga.
- 117.goak: Uztarriaren sariak, Urraki, Iñaki Agirre Odria.
- 156.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea, Ausuaila, Ainhoa Gesalaga.