Tonbolako zenbaki sarituen jabeek jaso ditzakete sariak dagoeneko

Uztarria.eus 2013ko ira. 2a, 11:46

Saritutako zenbakien jabeak irailaren 2tik 16ra pasatu daitezke Uztarriaren egoitzatik, sarien bila. Ordezko zenbakiak ere aterata daude; irailaren 16etik 30era izango dute balioa, hasierakoak agertzen ez badira bakarrik.

Gaurtik hilaren 16ra bitartean izango dute Uztarriaren tonbolako zenbaki sarituen jabeek sariak jasotzeko aukera. Horretarako, Uztarriaren egoitzatik pasatu behar dute (Perez Arregi plaza, 1 behea).

Hona hemen, saritutako zenbakiak eta bakoitzari dagokion saria:

  • 6201Netbook erako ordenagailu eramangarria, Ukabiren eskutik.
  • 1823: 2 lagunentzako asteburua, Eroski Bidaiak-en eskutik.

Epe horren barruan goiko zenbakiak agertzen ez badira, ordezkoak ere izendatuta ditu ja Uztarriak azken zozketan. 4812 (ordenagailuarentzako) eta 5265 (asteburuarentzako). Zenbaki horiek irailaren 16tik 30era izango lukete balioa, beti ere goikoen jabeak aurrez agertuko ez balira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide