Abuztua laburrean

Uztarria.eus 2013ko ira. 2a, 11:51

Uztarria.com-ek abuztuko albisteak bildu ditu, motzean. Besteak beste, Corrugados Azpeitia enpresa itxi eta Iker Bueno azpeitiarra izendatu zuten Azkoitia-Azpeitia Iraurgi Saskibaloi Taldeko entrenatzaile kargua.

Uztarria.com-ek hileko albisteen bilketa egin du:
 
Abuztuak 3. Saninazioetako balorazio positiboa egin zuen Mikel Ibarzabal zinegotziak.
 
Abuztuak 7. Alfonso Gallardo Taldeak Corrugados Azpeitiako langile guztiak kaleratu eta enpresa itxi zuen. Hemen, itxieraren aurrean Udalak egindako adierazpena.
 
Abuztuak 7. Esteban Hernandezek 100 urte bete zituen.
 
Abuztuak 8. Joan den urtarrilean Urrestillan luiziak harrapatuta kaltetu zen Zuola baserria bota, eta oroitarria jarri zuten haren tokian.
 
Abuztuak 15. Pablo Etxeberria azpeitiar igerilaria hirugarrena izan zen XLV. Paseo Berriko igerialdian.
 
Abuztuak 20. Iker Bueno azpeitiarrak hartu zuen Azkoitia-Azpeitia Iraurgi Saskibaloi Taldeko entrenatzaile kargua
 
Abuztuak 23. Euskal Herriko Emakumezkoen III. Futbol kopako finala jokatu zuten Garmendipen, Realak eta Athletic-ek. 0 eta 1 nagusitu zen Bizkaiko taldea. Gainera, Mari Carmen Arozena omendu zuen Lagun Onak Futbol Taldeak.
 
Abuztuak 25. Jexux Epelde hainbat urtean Lagun Onak Futbol Taldean lanean aritutakoa zendu zen. Uztailean, Lagun Onak Egunean, omenaldia jaso zuen Epeldek.
 
Abuztuak 28. Pape Sow senegaldar hegal-pibota fitxatu zuen Iraurgi SBk denboraldi berrirako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide