Abuztuko oporren ostean, Udal liburutegiak, barruko igerilekuak eta kiroldegiak ohiko ordutegia izango dute gaurtik, irailaren 2tik, aurrera.
Enparan Dorretxeko Udal Liburutegiak ohiko ordutegia berreskuratu du gaur. Hori dela-eta, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00etara eta arratsaldetan, 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Zapatuetan, berriz, goizez irekiko dute 09:30etik 13:00etara.
Kiroldegia itxita egon da abuztuan, baina kanpoko instalazioak erabilgarri egon dira. Gaurtik aurrera ohiko ordutegia izango du.
Kanpoko igerilekua, berriz, irailaren 15ean, igandea, itxiko dute. Bitartean, goizeko 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita, egunero.