Abuztuko Uztarria aldizkaria webgunean irakurgai

Uztarria.eus 2013ko ira. 2a, 18:43

Bazkide eta harpidedunen etxeetara saninazioetarako banatu zen zenbakiaren eduki osoa PDF erako agirian jaitsi daiteke, hemen.

Uztarria herri aldizkariaren 2013ko abuztuko zenbakia, 153.a, Uztarria.com webgunean ere irakur daiteke orain. Bazkide eta harpidedunen etxeetara saninazioetarako banatu zen zenbakiaren eduki osoa PDF erako agirian jaitsi daiteke, hemen.

Tradizioaz eta eskubideez izenburuarekin, zezenketen aldeko eta kontrakoen iritziak jasoz osatutako erreportaje zabala izan da abuztuko aldizkariaren gai nagusia. Bidegiko kudeatzaile den Katty Nevadori elkarrizketa egin dio Uztarriak, eta hura eraman azalera. Oporretarako etxe-trukeaz baliatu izan diren herritarrekin osatutakoa, eta 1953ko eta 1983ko uholdeak gogoan egindako erreportajea ere irakur daitezke abuztuko zenbakian. Klik! argazki-erreportajea, berriz, 1990eko hamarkadako San Inazio festei eskainitakoa da, Iñaki Etxenagusiak utzitako irudiekin.

Iritziaren tartean, Hodei Mendinuetak, Iosu Salegik, Txetxu Urbietak, Maite Garmendiak, Yuri Agirrek, Joxe Arregik, Eñaut Frantzesenak, Luix Juaristik, Aiora Olaizola, Ihintza Elustondo eta Amets Cañizares hirukoak, eta Miel Anjel Elustondok idatzi dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide