Merkataritza-banaketaren dinamizatzaileak prestatzeko beka programa jarri dute abian

Uztarria.eus 2013ko ira. 3a, 12:26

Merkataritza-banaketaren arloan profesionalak prestatzeko 30 beka banatuko dituzte, eta interesatuek irailaren 13a baino lehen egin beharko dute beka-eskaera.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak abian jarri du merkataritza-banaketaren dinamizatzaileak prestatzeko beken programa. Merkataritza-banaketaren arloan profesionalak prestatzeko 30 beka banatuko dituzte, eta beka bakoitzeko 15.000 euroko laguntzak emango dituzte.

Beka behin betiko esleitu aurretik bi hilabeteko prestakuntza teorikoa jaso beharko da. Gero, hamabi hilabeteko praktikaldia egin beharko da Euskal Herriko Merkatarien Laguntza Teknikorako Bulego batean edo merkataritza-banaketarekin zer ikusia duen erakunde edo enpresa batean.

Bekaren eskabidea irailaren 13a baino lehen egin beharko da, eta eskaera egiteko ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Urtebete baino gehiagoan Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua izatea.
  • Goi-mailako unibertsitate titulazioa beharrezkoa da, eta lehentasuna izango dute Enpresen Administrazioa eta Kudeaketa edo baliokide den tituludunek, Merkatuen Ikerketan lizentziatuek eta Ekonomia edukia duen zuzenbide ikasketak dituztenek.
  • Edukiari eta helburuei dagokionez ezaugarri bekak edo antzekoak dituzten beken onuradun ez izatea.
  • 32 urte baino gehiago ez izatea.

Informazio guztia eta eskabidearen eta dokumentazioaren inguruko informazioa Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Lurralde Bulegoetan edo Interneteko www.euskadi.net/comercio webgunean edo Iraurgi Berritzenera (Iraurgi Lantzen S.A.) deituta (943 85 11 00) eskuratu daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide