EH Bilduren erantzuna: Azpeitiko EAJri

Julian Unanue (Azpeitiko EH Bilduren izenean) 2013ko abu. 20a, 13:24

Azpeitiko EH Bilduk EAJri erantzunez idatzitako iritzi artikulua (2013ko abuztuak 20):

Batzuentzat politikan denak balio du. Edozein gertaeren aurrean etekina ateratzea bilatzen dute, eta horren adibidea da Azpeitiko EAJ-PNVren jarrera. Alderdi honen ustetan herriaren alde, soilik beraiek ari dira lanean. Erakundeen kudeaketa naturala beraiei dagokie. Berdin du Corrugadoseko langileak manipulatzea edo Etxerateko kideen nahiak mozorrotzea. Eta lehendakaria Azpeitian badago, hobe.

Ezin dugu beste modu batetara ikusi. Azpeitiko EH Bilduren ustetan, herritar orok merezi du errespetua, inork ez du merezi isekarik jasatea, eta erakundeen ordezkariek, lehendakariak barne, ere ez. Hori esanda, EAJ-PNVk Azpeitian zirko mediatikoa aipatu behar da. Abuztuaren 1ean, Azpeitiko udaleko bozeramaileei idatzizko mezu bat helarazi zitzaien gertaeren inguruko iritzia eskatuz. Ez da, oraindik, erantzunik jaso. Etekina atera badaiteke titular on batek edozer merezi du, eta herri honek dauzkan benetako arazoak ezkutatzeko balio badu hobeto.

Lehendakariaren etorrerak ospakizunetik haratagoko balio izan dezake, herriko arazoak erakusteko edo bakearen aldeko urratsen beharra eskatzeko. Behar ditugun laguntzak eska-tzeko. Eta, egun batez, gutxienez, komunikabideak horretaz aritzea. Baino ez, politikan denak balio du alderdi horrentzat.

Eta eskubide urraketei dagokionez denok ez dute tratamendu bera merezi, alderdiko lehendakaria da garrantzitsuena, beste guztiak bigarren mailakoak dira. Herriko zinegotziei, orain urte gutxi, polizia indarrez erasoa datorkigu burura. Errespeturik merezi ez zuten herri ordezkariak ziren. Edo, komunikabide batean herritar baten irudia iseka baina gehiago egiteko erabiltzeak ez ote du hausnarketa merezi.

Ohituta gaude, ikus besterik ez daude zuen panfletoak. Ez genion garrantzi handiagorik emango baldin eta atzean EH Bildu kriminalizatzeko saiakera bat ez bagenuen antzeman. Guk antolatutako gertaerak direla iradokitzen duzue. Lan politikoan gabiltzanoi tresna demokratikoak ez erabiltzea egozten dieguzue. Demokratikoak ez diren ze tresna erabiltzen ditu EhBilduk? Esplikatu iezaguzu Elorza jauna. Denborak hor utziko du zuen irudia, 2013ko udaran Urkijo jaunarekin batera egin duzue jokaldia.

Errespetua eskatzen dugu herritar ororentzat eta ezberdin pentsatzen dutenentzat. Eta herritar orok merezi du errespetua, bere oinarrizko eskubideetan, eskubide sozial eta ekonomikoak barne. Errespetua denontzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide