San Inazio bigarreneko gertaeraren aurrean

Uztarria.eus 2013ko ira. 3a, 13:32

San Inazio bigarrenean, abuztuaren 1ean, Azpeitiko Udalbatzak ohiko ongietorria egin zien Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari politikoei. Urteroko legez Goiko kalean barrena igaro ziren politikariak, eta hainbat gaztek "pailazo" eta "faxista" oihukatu zuten Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria. Gertakari horren harira, abuztu hasieran iritzi artikulua kaleratu zuen Azpeitiko EAJk. Azpeitiko EH Bilduk erantzuna plazaratu zuen handik egun batzuetara, eta gaur, asteartea, EH Bilduren artikuluari erantzun dio Azpeitiko EAJk.

San Inazio bigarrenean, abuztuaren 1ean, ohikoa den gisan, Azpeitiko Udalbatzak ongietorria egin zien Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariei, udaletxe aurrean, Loiolara mezara joan aurretik.

Goiko kalean, hainbat gaztek "pailazo" eta "faxista" oihukatu zuten Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu, Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanorekin eta Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriarekin pasatzen ari zenean. Urkulluk aurre egin zien gazteei. Behin agintariek aurrera egin zutenean, ertzainek gazte horietako bat identifikatu eta inputatu zuten.

Loiolarako autobusa hartu aurretik, Urkulluk prentsaren aurrean hitz egin zuen. Han adierazi zuenez, "adierazpen askatasunaren izenean edozer ezin da onartu", eta "erakundeekiko eta erakundeak ordezkatzen dituztenekiko errespetua" eskatu zuen.

Gertakari horren harira, abuztuaren 3an iritzi artikulua bidali zuen Pello Elorzak Azpeitiko EAJren izenean hedabideetara. Gero, abuztuaren 20an, Azpeitiko EAJren idatziari erantzun zion Julian Unanuek Azpeitiko EH Bilduren izenean, eta azken horri erantzun dio gaur, irailak 3, Pello Elorzak Azpeitiko EAJren izenean. 

Jarraian testu guztiak berrienetik zaharrenera ordenatuta:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide