Bizkaira irteera antolatu du Baigerak hilaren 12rako

Uztarria.eus 2013ko ira. 3a, 19:49

Txangoa egiteko gutxienez 40 lagunek eman behar dute izena, elkartearen bulegoetan eta ohiko orduetan.

Ikasturte berriko lehen irteera Bizkaira egingo dute Baigera erretiratuen elkartekoek. Datorren asteko ostegunerako, irailaren 12rako, jarri dute eguna.

Getxo, Algorta eta Sopelan ibili ondoren, arratsaldean Bilbora bisita egitea da azpeitiar jubilatuen asmoa. Txangoa egin ahal izateko, ordea, gutxienez 40 lagunek eman beharko dute izena. Horretarako, Baigeraren bulegoetara joan behar dute, ohiko egun eta orduetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide