Bi parke berri herrian

Uztarria.eus 2013ko ira. 4a, 12:32

Udan haurrentzako jolaserako bi parke berri estreinatu zituen udalak. Uztailaren 29tik dago erabilgarri Etxebeltz-Izarra eremuan egin duten haur parke berria. Izan ere, bertako bizilagunek Denon Artean parte-hartze prozesuaren baitan egindako bileretan helarazi zioten eskaria udalari. Lanek 21.000 euroko aurrekontua izan dute.

Bestalde, Alde Zaharra biziberritzeko egiten ari diren lanen artean Done Jakue kaleko haur parkea eraberritu dute. Jolas berriak jarri dituzte, Azpeitiko ikastetxeko guztietako 6 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoek egindako aukeraketaren araberakoak. Joan den hilaren bukaeratik haurrek jolasean ibiltzeko aukera dute bertan.

Parkearen ondoko zatian, orain aparkalekuak dauden tokian, haur txikiagoentzako (0 eta 6 urte bitartekoak) jolasak jarriko dituzte, eta zati horretako lanak irailaren 23an hasiko dituzte.

Bestalde, parkeko jolasen hautaketa prozesuan jaso ziren ekarpenen artean, Done Jakue kaleko parke berria estalia izatea izan zen gehien errepikatu zen nahia. Horregatik, Udala udazkenean parkea estaltzeko proiektuak aztertzen ari da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide