Dantza suelto txapelketa asteburuan, Zarautzen

Uztarria.eus 2013ko ira. 4a, 13:31

Ostiralean 16 urtez azpiko dantzarien txanda izango da, eta Luis Alberdi Beltza dantza eskolako zortzi bikote ariko dira lehian. Zapatuan, berriz, 16 urtetik gorakoen txapelketa izango da Zarauzko Lege Zaharraren enparantzan, eta azpeitiarrez osatutako lau bikotek hartuko dute parte bertan.

Asteburu honetan dantza sueltoko txapelketak izango dira Zarautzen. Ostiralean, hilak 6, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa izango da, 19:00etan hasita, Lege Zaharraren enparantzan. Euria egingo balu, berriz, Modelo aretoan izango da txapelketa.

Luis Alberdi Beltza-ren dantza eskolako hamar bikotek hartuko dute parte 16 urtez azpiko dantzarien txapelketan: Julen Badiolak eta Ihintza Iturrik, Anaitz Lizartzak eta Itziar Bastidak, Joritz Galarragak eta Laura Olaizolak, Jon Ander Iriondok eta Libe Lizasok, Gorka Kerejetak eta Ania Irigoienek, Unai Odriozolak eta Maider Arrietak, Ekain Uzkudunek eta Laura Bastidak, Iker Sarasuak eta Mirari Badiolak, Aner Kerejetak eta Nagore Kerejetak eta Eneko Sarasuak eta June Elorzak. Azpeitiarrek eta azkoitiarrek osatutako bikote horiez gain, Errezilgo Aitor Uzkudunek eta Leire Eizmendik eta Bergarako Julen Murgiondok eta Saioa Galarragak hartuko dute parte txapelketan.

Bikote bakoitzak fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte, eta irabazlearentzat 120 euro, txapela, zapia eta oroigarria izango dira. Bigarren bikoteak, berriz, 100 euro irabaziko ditu, eta hirugarrenak 80 euro. 13 urtetik beherako bikote onenarentzat sari berezia izango da eta janzkera onenaren saria eskuratzen duenak 60 euro jasoko ditu.

Binakako txapelketa nagusia

Zapatuan 16 urtetik gorako bikoteen txanda izango da Zarautzen. 19:30ean hasiko da lehia, Lege Zaharraren enparantzan. Bertan izango dira joan den igandean Donostiako Txapelketan bigarren postua lortu zuten Jon Ibarguren eta Idoia Besada (Azpeitia-Pasaia), Mikel Subinas eta Miren Ibarzabal (Azpeitia), Xanti Leonet eta Izar Etxeberria (Oiartzun), Amets Amubieta eta Maialen Aldalur (Azpeitia), Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga (Azpeitia), Beñat Monfort eta Naiara Larrañaga (Amasa-Zizurkil), Asier Iriarte eta Ane Urruzola (Billabona) eta Julen Rodriguez eta Maddi Otaegi (Alegia-Billabona).

Txapeldunak 190 euro eskuratuko ditu, eta baita txapela, zapia eta oroigarria ere. Bigarrenak, aldiz, 170 euroko diru-saria irabaziko du. Hirugarrenak 160 euro jasoko ditu, eta 130 euro laugarrenak. Jantzi onenaren saria jasotzen duen bikoteak, 60 euro irabaziko ditu.

Dantza Suelto Eskola. Sorrera: 1995. / Luis Alberdi hasi zen euskal dantzak irakasten Azpeitian. Urtero ehunen bat ikasle izaten ditu eskolak. Txapelketatan lorpen esanguratsuak izaten dituzte. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide