Aringarria, estutasun erakusle

'Berria' 2013ko ira. 4a, 15:06

Euskarazko hedabideentzako diru laguntzen ebazpena kaleratu du Jaurlaritzak. Iazko diru kopuruari eutsi dio, baina komunikabide batzuek diru gehiago jaso dute. Gutxiago baitira. Bidean geratzen ari dira proiektu batzuk. Hemen euskarazko hedabideentzako laguntzen taula.

Izaten dira aldapak arintzeko bide, edo itolarrian denaren arnasbide, edo ezinak eragindako zaurien sendabide. Egoera erabat makurtzen denean, ordea, bihurtzen dira aldaparen, itolarriaren eta ezinaren erakusle. Eusko Jaurlaritzak euskarazko komunikabideentzako diru laguntzen ebazpena eman du. Eutsi egin dio, agindua zuenez, aurreko urteko diru kopuruari. Jaitsita zegoen kopuruari. Azken bi urteetan, %15 eskastu dira laguntzak. Eutsi diote aurten, eta islatu da zenbaterainokoa den hedabideen aldapa, itolarria eta ezina. Diru kopuruak bere horretan eutsi dion deialdietan, eguneroko kazeten kasuan, adibidez, hedabideek diru gehiago jaso dute iaz baino. Gutxiagoren artean banatu behar baita dirua. Itota, bidean geratu baitira egitasmo batzuk.

Euskara sustatzeko laguntza deialdiak oro har hartuz, %12,4ko mozketa egin du aurten Jaurlaritzak. Hala ere, deialdi nagusian, euskarazko komunikabideenean, iazko kopuruari eutsi egin dio.

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide