Lurrun treneko bidaiari kopurua %38 hazi da udan

Uztarria.eus 2013ko ira. 4a, 14:54

Lurrun trenean ohiko Lasaoko buelta egin ahal izango da azaroa bitartean.

Iazko datuekin alderatuta, uztailean eta abuztuak bidaiari kopuruak gora egin du. Irailean eta urrian ere lurrun trenean ibiltzeko aukera izango da asteburu eta jai egunetan.

Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenak bidaiari ugari izan du udan. Uztailean eta abuztuak iaz baino %38 bidaiari gehiago izan ditu trenak. Eusko Treneko zuzendari Iñigo Palominok azaldu duenez, lurrun trenak martxan jarraituko du iraileko eta urriko asteburu eta jai egunetan. Azaro hasieran, Santu Guztien Egunean, eta asteburu horretan ere ohiko ibilbidea (Azpeitia eta Lasao artean) egingo du lurrun trenak.

Zapatuetan 12:30ean eta 18:00etan aterako da trena museotik. Igandeetan eta jai egunetan, berriz, 12:30ean abiatuko da. Horrez gain, enpresek, gizarte taldeek edo norbanakoek lurrun trena alokatzeko aukera izango dute astelehenetan izan ezik, gainontzeko asteko egun guztietan.

Joan den martxoaren 28an jarri zuten lurrun trenaren denboraldia martxan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide