Ostegunetako pintxo-poteoa berriro martxan

Uztarria.eus 2013ko ira. 4a, 20:08

Bihartik, irailaren 5a, aurrera astero egingo dute Alde Zaharreko hainbat tabernetan, abuztuko etenaldiaren ondoren. Hileko azken astean, ostegunean egin beharrean ostiralean egingo dute. 

Ekainaren 13an jarri zuten abian Alde Zaharrean asteroko pintxo-poteoaren ekimena, Azpeitiko Tabernarien Elkarteak (AZTE) bultzatuta. Abuztuan ekimenak etena izan zuen eta orain, iraileko lehen astearekin, berriro ardo edo zurito tragoa eta pintxoa euro baten truke hartu ahal izango dira ostegunetan, 19:00etatik 21:00era. Etxe Zuri, Korrale, Bost, Intz, Zuhatz, Sanagustin kulturgunea (kultur ekitaldirik ez dagoenean), Oñatz eta Lokotxi, gainera, Orkatz eta Txarrantxa ere batuko zaizkio udako oporren buelta honetan.

Hasieran bezala, hileko azken ostegunean ez da izango pintxo-poteorik; kasu horretan, pintxo-poteoa ostiralean egingo da, ostegunetakoa ezarri aurretik egiten zen bezala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide