Matrikulazioa zabalik da Azpeitiko Helduen Eskolan

Uztarria.eus 2013ko irailaren 5a

EPAk Oktogonoan du Azpeitiko eraikina.

Irailaren 14a izango da matrikula egiteko azken eguna. Izena EPAk Azpeitian duen eraikinean, Oktogonoan, eman beharko da.

Urola Kostako eta, beraz, Azpeitiko Helduen Eskola Publikoak (EPA) 2013-2014 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du. Irailaren 14a bitartean eman ahalko da izena, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era, EPAk Azpeitian duen eraikinean (Jose de Artetxe 2 edo Oktogonoa). 

Honako ikasketak egiteko aukera dago:

  • Bigarren Hezkuntzako Titulua.
  • 25 eta 45 urtetik gorakoentzat, Unibertsitaterako sarbide-probaren prestaketa.
  • Prestakuntza programak.
  • Atzerritarrentzako gaztelera eta euskara eskolak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide