Zokoatik Hendaiara ibilaldia egingo dute gaztetxoek igandean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB

Gaur, osteguna, da izena emateko azken eguna, eta mendi bazkunaren tabernan edo webgunean egin daiteke inskripzioa.

Iganderako, hilak 8, Zokoa eta Hendaia arteko ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Igandean 09:00etan aterako da autobusa plazatik Zokoara. Gero, Hendaiara oinez joango dira, hamar kilometro inguruko txangoa eginez. 

Gaur, osteguna, da izena emateko azken eguna. Inskripzioa mendi bazkunaren tabernan edo webgunean eman daiteke. Gaztetxoek 4 euro ordaindu beharko dute, eta sei euro gainontzekoek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide