Umeentzako judo eskolak urriaren 1ean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Kimura judo kluba 2013ko ira. 5a, 18:56

Kimura Judo Klubeko kideak. (KIMURA JUDO KLUBA)

Helduen saioak irailaren 3an hasi ziren, kiroldegian. 19:30etik 21:00etara.

Kimura Judo Klubak ekin dio ikasturte berriari. Helduen saioak irailaren 3an hasi ziren, kiroldegian. 19:30etik 21:00etara.

Umeen txanda, berriz, urrian hasiko da. Lehen judo eskolak urriaren 1ean, asteartea, izango dituzte, haiek ere kiroldegian. Adinaren araberako bi saio antolatu ditu Kimurak gaztetxoenentzat. Horrela, 8 urte artekoentzako eskolak 17:30eetik 18:30era izango dira, eta hortik aurrerakoenak -12 urte artekoentzat- 18:30etik 19:30era.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide