Jesusen Lagundian lehen botuak egingo dituzte

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 6a

Bost gaztek egingo dituzte beren lehen botuak. Ospakizuna bihar, zapatua, izango da 13:00etan hasita, Loiolako Santutegian.

Donostiako Nobiziatuan euren hezkuntza etapa amaituta, 22 eta 31 urte bitarteko bost gaztek beren lehen botuak egingo dituzte, Jesusen Lagundian. Ospakizuna bihar, zapatua, 13:00etan izango da, Loiolako Santutegian. Botoak egingo dituzten gazteetako bat kataluniarra da eta gainontzeko laurak espainiarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide