Egunotan hasiko dute ikastetxeek ikasturtea

Uztarria.eus 2013ko irailaren 6a

Urola Ikastolako ikasleek gaur, ostirala, hasi dute ikasturtea. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Karmelo Etxegarai Ikastolako eta Iraurgi Ikastetxeko haur eta gazteak, berriz, astelehenean hasiko dira martxan.

Egunotan hasiko dute ikasturtea herriko ikastetxeek, eta dena edo ia dena prest dute ikasturte berrirako. Gaur, ostirala, hasi dira martxan aurreneko ikasleak. Izan ere, Urola Ikastolako DBHko eta Batxilergoko ikasleek 10:00etan eta 09:30ean eman diote hasiera, hurrenez hurren, ikasturteari.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai Ikastolako ikasleek astelehean, hilak 9, 09:00etan hasiko dute 2013-2014 ikasturtea. Haur Hezkuntzako ikasleak Euskal Herria kaleko eraikinean izango dira, eta Lehen Hezkuntzakoak, berriz, Perdillegi kalekoan.

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin ere astelehenean hasiko dute ikasturte berria. DBH eta Batxilergoko ikasleek 08:30ean izango dute harrera, eta 09:30ean hasiko dira gainontzeko ikasleak.

Iraurgi Ikastetxeko ikasleak ere astelehenean hasiko dira eskolan. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak hasiko dira aurrena, 09:00etan. Gero, DBH eta Batxilergoko ikasleek aurkezpena izango dute: 10:00etan DBH 1. mailakoek, 2. eta 3. mailakoek 10:30ean, eta DBH 4koek 11:00etan.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide