Dagoeneko eman daiteke izena Azpeitiko Karate Elkartean

Uztarria.eus 2013ko irailaren 6a

Ikastaroetan izena emateko edota informazioa eskuratzeko Azpeitiko kiroldegira joan edo 943 81 21 40 zenbakira deitu behar da. 

Azpeitiko Karate Elkarteko 2013-2014 ikasturterako izena emateko epea ireki dute. Dagoeneko helduentzako saioekin hasi dira (astelehen, asteazken eta ostiraletan, 19:30etik 20:30era), baina haur eta gaztetxoentzakoak hasteko daude, hain zuzen hilaren 18an, asteazkena, hasiko dira.

Saioak asteazkenetan eta ostiraletan izango dira; sei eta bederatzi urte bitartekoek 17:30etik 18:30era, eta bederatzi eta hamalau urte bitartekoek 18:30etik 19:30era. Helduentzako saioak astearte, asteazken eta ostiraletan dira, 19:30etik 19:30era artean. Gainera, klaseak goizez jaso nahi dituztenek ere informazioa jaso ahal izango dute.

Karateko ikastaroetan izena emateko edota informazioa eskuratzeko Azpeitiko kiroldegira joan edo 943 81 21 40 zenbakira deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide