Egin dituzte lehen botuak

Uztarria.eus 2013ko ira. 9a, 11:04

Zapatuan egin zituzten 22 eta 31 urte bitarteko bost gaztek beren lehen botuak, Loiolako Basilikan. Jende ugari izan zen bertan, eta Javier Dias, Pedro Rodriguez, Manuel Santamaria, Alvaro Lobok eta Miquel Joan Escuerrek Jesusen Lagundiako kide izan nahi zutela aitortu zuten. Gazteetako bat kataluiniarra da, eta gainontzeko laurak espainiarrak.

Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Espainiako Jesuiten Aita Probintzial Nagusia, Francisco Jose Ruiz Perez; Loiolakoa, Juan Jose Etxeberria; eta Gujerateko (India) Joseph Changanacherri.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide