Bigarren eskuko azokarako materiala jasotzen hasi dira

Uztarria.eus 2013ko ira. 9a, 21:25

Irailaren 20an eta 21ean, Azoka Herritik ekimenaren barruan, bigarren eskuko azoka egingo da herrian. Azoka horretarako, Elkar-ekin taldeak deia luzatu die herritarrei, behar edo erabiltzen ez dituzten materialak azokan salgai jartzera animatuz. Bigarren eskuko azokarako materiala jasotzeko, gaur (hilak 9) hasi eta hilaren 13a arte, eta hilaren 16tik 20ra ere bai, 19:00etatik 21:00etara Soreasu antzokiaren eraikinean egongo dira Elkar-ekinekoak. Antzokiaren atzekaldean, Soreasu auzo aldera dagoen plazatxotik sarrera duen lokal batean daude, hain zuzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide