Gatazkak konpontzeari buruzko hitzaldia, gaur

Urola Kostako Hitza 2013ko ira. 10a, 11:47

Nerea Mendizabal psikopedagogoak Azpeitiko Harremanak osasun zentroan (Idelfonso Gurrutxaga kalea, 3 zenbakia) eskainiko du hitzaldia, 18:00etan hasita.

Jolastuz, gatazkak konpontzen izenburu hartuta hitzaldia emango du gaur, asteartea, 18:00etan, Nerea Mendizabal psikopedagogoak eta Zutani jolasaren sortzaileak, Azpeitiko Harremanak osasun zentroan (Idelfonso Gurrutxaga kalea, 3 zenbakia). Hitzaldia nahi duten guztientzako irekia izango dela azaldu dute antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide